XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV.3.4.5. ERAZKO ESALDIAK.-

Esaldi inguru adierazle edo zirkunstantzialen artean esaldi hauexek dira aditz nagusiak adierazten duen prozesua nola betetzen den agertzen dutenak.

Era edo modu asko da posible:

-Atzizki hutsez

-Atzizki eta beste morfema solte baten bidez

-Morfema solte baten bidez, etab.

Ikus ditzagun banan ERAZKO ESALDIAK moldatzeko eskaintzen zaizkigun bide desberdinak.

LEGEZ (LEZ); BEZALA.-

Bizkaieraz LEGEZ 1 LEGEZ fue general (Etcheverri de Ciboure, etc.), Mitxelenak, in Villasante, o.c. 115. orr., eta, ahozko erabileran, LEZ.

Gehienetan aditz jokatuaz -N batez atzizkiturik.

Adibidez: Zeuk esan dozuN LEGEZ, egin dot.

Baina aditz jokatugabeaz ere bai: Zeuk esandako legez, egin dot 2 Argi dago -N LEGEZ erlatibozko esaldi bat besterik ez dena; eta TAKO/DAKO hau, erlatiboaren ordezko partizipioa. Ikus lan honetan IV .3.2. atala..

Bezala (bezela) ere bi era hauetara erabil daiteke: Aditz jokatuaz -N BEZALA: Zeuk utzi zenueN BEZALA, dago; eta aditz jokatugabeaz: Zeuk utzi bezala, dago.

Morfema hauek indartu nahi ditugunean, -XE/TXE atzizkia gehitu ohi diegu:

- Zeuk esan dozun letxe, egin dot

- Zeuk esandako letxe, egin dot

- Zeuk utzi zenuen bezelaxe, dago